2014ko Europako parlamenturako hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko aukera erabili nahi baduzue hona hemen informazio osatua:
Epea: Apirilaren 1etik maiatzaren 15a arte
- Edozein Postetxetan botoa emateko inprimakia eskatu.
- Inprimakia bete eta sinatu.
- Eraman inprimakia edozein Postetxetara.
- Ez ahaztu NANa ere aurkeztu behar duzula.
Maiatzaren 5etik maiatzaren 18ra
Adierazitako helbidean jasoko duzu botoa emateko behar duzun dokumentazio guztia. Ez ahaztu zuk zerorrek jaso behar duzula, NANa erakutsita, ziurtatuta iritsiko zaizulako. Etxean ez bazaude, joan dagokion Bulegora posta-abisuarekin batera.
Zure probintziako Hauteskunde Erroldako Bulegoak honako dokumentu hauek bidaltzen dizkizu:
- Botoa emateko gutun-azala.
- Alderdi guztien boto-paperak.
- Erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria.
- Zure botoa bidaltzeko gutun-azala.
Gutun-azal horretan zure hauteslekua, atala eta mahaia egongo dira inprimatuta, eta bertara joan beharko duzu botoa ematera.
Maiatzaren 21era arte
Maiatzaren 21era arteko epea duzu zure botoa bidaltzeko, betiere botoa ziurtatuta, doan, edozein Postetxetan. Sartu erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria zure hauteskunde-mahaira bidalitako gutun-azalaren barruan.
Ezinduak
Osasun Ziurtagiri Ofiziala, botoa ematera joatea galarazten dioten arrazoiak zein diren adierazita.
Inprimakia doakoa da, eta Medikuen Elkargo Ofizialean jaso daiteke bakarrik.
Notario-ahalordea; horren bitartez, boto-emaileak pertsona bat izendatzen du, hura ordezkatzeko batetik, eta posta bidez botoa emateko eskaera izapidetzeko bestetik.
Ordezkariak honako eginkizun hauek dauzka:
- Ezinduaren Eskaera Inprimakia Postetxean aurkeztea eta funtzionarioaren aurrean sinatzea, ezinduaren NAN originala erakutsita.
- Inprimaki horrekin batera, osasun-ziurtagiria aurkeztuko du, behar bezala betea, baita notario-ahalordea ere.
- Postariak gaixoari edo ezinduari dokumentazioa zuzenean eman ondoren, ordezkariak, erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria sartuko du haren hauteskunde-mahaira bidalitako gutun-azalaren barruan, eta posta bidez botoa emateko adierazitako jarraibideei jarraituko die.
- Notario-ahalordea doakoa da.