Albiste freskoekin gatoz!
Hilabete eskas geratzen da dagoeneko giza katerako eta ekainaren 8ra itxaron beharrean, lehenengo proba larunbat honetan, hilak 10, egingo dugu Donostian! Antiguako tuneletik, Bilbo plazatik eta Saguesetik hiru giza kate abiatuko dira, guztiak 12:30ean, eta Bulebarrean elkartuko dira. Usurbilgo Gure Esku Dagoko kideok han izango gara, eta bertan parte hartu nahi duen orori gurekin etortzeko gonbita egin nahi diogu: 11:00etako autobusa hartuko dugu!
Bestalde, gogoratu ostiral honetan ere informazio mahaia jarriko dugula! 19:00etatik aurrera Sutegi kanpoaldean izango gara. Gogoratu gure erronka orain Baietz 500! dela; zeren zain zaude izena emateko? Zure esku ere badago!
Gogoratu edozein zalantza izanez gero, informazio mahaian bertan edota mezu elektroniko bidez jarri zaitezkeela gurekin harremanetan: usurbilgureeskudago@gmail.com.