Hilabete baino ez da falta, aurrekaririk ez duen ekimen berezirako. Ekainaren 8an ospatuko da, Durango Iruñearekin lotuko duen euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-katea. Hitzordua girotzen joateko, larunbat honetarako, maiatzaren 10erako, giza-katea deitu du Gure Esku Dagok, eguerdiko 12:30etan Donostian. Hiru puntutatik abiatuko da, herritarrak eskuz esku erabakitze eskubidearen alde lotuko dituen ekimena. Antiguako tuneletik, Bilbao plazatik eta Saguesetik. Hiru zutabeak, Bulebarren elkartuko dira 13:00etan.
Usurbilgo Gure Esku Dago bilgunetik, Gipuzkoako hiriburuko giza-kate honetan parte hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Donostiara gerturatzeko hitzordua ere jarri dute. Goizeko 11:00etan autobusez Usurbildik abiatzeko zita egin dute.
Bezperan bestalde, hau da, ostiral arratsaldean, 19:00etatik aurrera gainera, informazio mahaia jarriko dute Sutegin. Oraindik, giza-katerako izena eman ez duten herritarrek apuntatzeko aukera izango dute bertan. Baita Gure Esku Dagoren kamisetak erosi edota argibide gehiago jasotzekoa ere. Informazio gehiago, bilguneak duen helbide honetara idatzita jaso daiteke: usurbilgureeskudago@gmail.com
Maiatzak 9, ostirala
19:00-22:00 Gure Esku Dagoren informazio mahaia Sutegin.
Maiatzak 10, larunbata
11:00 Autobusez Donostiako giza-katera joateko deia.
12:30 Giza-katea Donostian. Hiru zutabe abiatuko dira, Sagues, Bilbao plaza eta Antiguako tuneletik.
13:00 Bulebarrean batuko dira hiru zutabeak.
Deitzailea: Usurbilgo Gure Esku Dago.
Informazio gehiago: gureeskudago.net