Aldaketak, abiatzear den pala txapelketan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 7a, 13:11

     
18 urtetik gorako emakume zein gizonezkoei zuzenduriko pala txapelketa antolatu du Usurbilgo Pilota Elkarteak. Laster hasiko da, maiatzaren erdialdetik aurrera, eta ohi bezala, Santixabeletan ospatuko dira final saioak. Azken orduan zenbait aldaketa txertatu dituzte antolatzaileek, hastear den kirol ekimen honetan. 

Datorren astera arte luzatu dute, izen emateko epea. Gizonezkoen mailako txapelketan, maiatzaren 14an, asteazkenez itxiko dute izen ematea. Emakumeen mailako lehiari dagokionez, maiatzaren 16an, ostiralez. Izen emateko, deitu 626 110 923 telefono zenbakira edo idatzi huizip@gmail.com helbidera. Apuntatzerakoan, ez ahaztu; bi pilotariren izenak eman behar dira. Lehiaketa sistema, bikote kopuruaren arabera erabakiko da. 

Txapelketaren nondik norakoez hitz egiteko, bilera deitu du Usurbilgo Pilota Elkarteak, maiatzaren 14rako, 19:00etan frontoian. Zehaztasun gehiago, segidan:


      

Gizonezkoen mailan:
-Txapelketa modalitatea: paleta gomaz.
-Partidak: astearte arratsaldetan, 19:30etatik aurrera.
-Izen emateko azken eguna: maiatzak 14, asteazkena.


     
Emakumeen mailan:
-Txapelketa modalitatea: teniseko pilotaz.
-Partidak: astelehen, astearte eta ostegunetan, 19:30etatik aurrera.
-Izen emateko azken eguna: maiatzaren 16a, ostirala.