Dantza garaikidea, larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 7a, 16:03

Iaz bezala, aurten ere bisita gidatua antolatu dugu Aginagako Sariaaundira. XVI. mendeko dolare-baserria barrutik ezagutzeko aukera egongo da, larunbat honetan arratsaldeko 17:30ean. Gehiagorako ere emango du bisitak. Hirukote baten musika saioaz eta Eneko Balerdi aiarraren dantza garaikide emanaldiaz gozatu ahalko da. Ibilbide oparoa osatzen dabil Balerdi dantza munduan. Iaz DCODE festibalerako grabatu zuen bideo hau da horren lekuko.

Eneko Balerdi dantzariarekin batera, Attrium taldea arituko da Sariaaundi baserrian. Ainhoa Franco (ahotsa), Jurdana Otxoa (bibolina) eta Maider Zapirainen (txeloa) musikaz ere gozatu ahal izango dugu larunbat honetan Sariaaundin, Aginagako XVI. mendeko dolare-baserrian.

Maiatzak 10, larunbata
17:30
 Berreskuratutako XVI. mendeko Aginagako Sariaaundi Dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua. Tartean, XVI. mendetik gaur arteko musika kontzertua Attrium hirukotearekin eta dantza garaikide saioa, Eneko Balerdi dantzariarekin. Kopuru mugatua. Zure bertaratzea baieztatu: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com