Sagardoa dastatzen ikasteko aukera, ostiral honetan Usurbilgo gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 8a, 08:13

Hamar eta hamairu grado artean kontsumitzea komeni da, ireki aurretik botila buruz behera jarri eta astindu behar da sagardoa homogeneizatzeko, trago batean edango den sagardo kopurua zerbitzatu aldiro, behin botila irekita denbora tarte laburrean kontsumitzea komeni da, toki fresko eta ilunean gorde... Horrelako aholkuak ezagunak zaizkigu. Honakoan ordea, enologo baten eskutik, hobeto ezagutu ahal izango ditugu dastatzearen inguruko sekretu guztiak. Sagar muztioa eta sagardoa dastatzen ikasteko aukera aparta beraz, ostiral honetakoa.

Maiatzak 9, ostirala
19:00 Sagar muztio dastaketa eta sagardoa dastatzen ikastea, Usurbilgo Gaztetxean. Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin.