Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak uztailerako antolaturiko aisialdiko ekimenean izena eman zutenek, ostegun hau dute, maiatzaren 8a, ordainketak egiteko azken eguna. Prezioa, plaza bakoitzeko 79 eurokoa da. Familia ugarien kasuan, 63 euro (kasuotan, familia ugarien txartelaren kopia ekarri behar da NOAUA!ra). Ordainketak Euskadiko Kutxako kontu zenbaki honetan egin behar dira: 3035 0140 34 1400025811. Ez ahaztu, ordainketa egiterakoan haurraren izen abizenak adierazi. Ordainagiria jaso eta NOAUA!ra ekartzeko azken eguna da gaurkoa, maiatzaren 8a. Argibide gehiagorako: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com
Zubietako udako txokoetako izen ematea irekita
Aurten ere, uztaila eta abuzturako udako txokoak antolatzen ari dira Zubietan, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 3-11 urte arteko haurrentzat. Eskola Txikian burutuko da bi hilabeteko aisialdiko ekimena. Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean. Izen emateko epea irekita dago jada, maiatzaren 25era arte. Apuntatzeko orriak, ikastolan eta Barazar tabernan eskuratu daitezke. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarreko postontzian utzi beharko da izen emate orria. Kuota, izena emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da. Zalantza edo argibide gehiagorako: 636 719 301 (Josune) / 608 663 047 (Bakartxo).
Udako kirol eskaintza Kiroldegian
Batetik, lineako patinen ikastaroa antolatu dute 8-12 urte arteko haurrentzat. 10 eguneko iraupena izango du, uztailaren 7an hasi eta 16an amaituko da. Ordutegia: 11:00-12:00. Prezioa, 35 euro.
8-12 urte arteko gaztetxoentzako ekimen gehiago. Kirolarekin Jolasean antolatu dute. Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, hamabostaldi baterako (uztailaren 1etik 16ra edo uztailaren 17tik 30era, 115 euro) edo hilabete osorako (uztailaren 1etik 30era, 230 euro) izena ematen dutenek; igeriketan (waterpoloa, estiloak, lehenengo laguntzak...), herri kirolak (txingak, zakuak, lokotxak, sokatira...), pilota palaz, tenis, badminton, mendi bizikletekin irteerak, lineako patinajea, txangoak (hondartzara, mendira...). Taldeak gehienez 12 kidekoa izan beharko du, gutxienez zazpikoa.
Uztailerako haur eta helduentzako ikastaroak ere antolatu dituzte Oiardo Kiroldegiko igerilekuan. Hobekuntza saioak helduentzat, 1-4 urte arteko haurtxoentzako ikastaroak, igeri hastapena 3-4 edo 5-6-7 urtekoentzat. Honez guztiaz gain, lehorreko ekintzak ere antolatu dituzte uztailerako. Mantentze gimnastika, pilates, zumba, aerobik eta spinning. Klaseak goiz nahiz arratsaldez.
Ekimen guztion ordutegiak, hementxe kontsulta ditzakezue: uztaileko ikastaro eskaintza Kiroldegian
Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian: 943 372 498 edo kirola@usurbil.net