Musikak giroturiko urteurreneko afari begano berezia, 19:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 8a, 09:00

Afari begano mexikarra prestatuko dute maiatzeko bigarren ostegun honetan, maiatzaren 8an, ohi baino lehenago, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Afari berezia, baita afalaurre eta afalostea ere, Butterflai kantautore libertarioarekin eta Ana Marti bakarlari madrildarrak girotua.

Hitzordu berezi honen harira, antolatzaileek honako oharra zabaldu berri dute sare sozialen bidez:

Iepaa lagun!

Urtebete hilabetero afariak egiten jardun ondoren beganismoa zabaltzen jarraitzeko indarrik ez zaigu falta!!!! Urteurrena era berezi batera ospatu nahi dugu: abesten izango ditugu bi bakarlari eta sukaldaritza mexikarra ere, lagun mexikar baten eskutik gaztetxera ekarriko dugu. Maiatzaren 8an, 19etatik aurrera Butterflai ( kantautore libertarioa) eta Ana Marti ( madrildarra) bakarlariak izango ditugu Usurbilgo Gaztetxean afalaurrea girotzen. 20:30etan afari begano mexikarra egongo da borondatearen truke, animalietatik eratorritako produkturik gabeko jakiekin prestatutako afari goxo-goxoa. Afalostean abeslariak igoko dira berriz oholtza gainera. Ordurako abestiak abesteko ikasten joan nahi izanez gero hemen dituzu entzungai: