2014ko Europako parlamenturako hausteskundeetarako EH Bilduren programa eskuratu nahi duzue?

EHBilduUsurbil 2014ko mai. 8a, 11:17

2014ko maiatzaren 25ean, lehenengo aldiz, EH Bildu koalizioa Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztuko da. Askapen sozialaren eta nazionalaren bidean, hitzordu estrategikoa da koalizioarentzat, eraldaketa sozialean eragiteko aukera eskaintzeaz gain, bere buruaren jabe izan nahi duten herrien ordua iritsi delako. Eskoziak eta Kataluniak Europako mapa bera aldatzeko baldintzak sortu dituzte eta Euskal Herriak hor kokatu behar du bere burua. EH Bildu protagonista izango da prozesu horretan, eta herrien eta herritarren eskubideen erreferentzia bilakatuko da, baita Europan ere.

Europar Batasuna bidegurutzean dago. Estatu gehienek bultzatutako eredua biluztu egin du krisiak eta krisiaren kudeaketak: pertsonen interesei begiratu beharrean, merkatuaren beharrak, sistema kapitalista bera, babestu dute. EH Bilduk, Europako ezkerreko alderdi kideekin batera,
beste Europa bat nahi du: justua, demokratikoa, soziala, irekia, ekologista, berdintasunean oinarritutakoa, aurrerakoia, feminista, baketsua… Programa herritarrekin eta sektore sozialekin batera osatu ondoren, pertsonen eta herrien mesederako egin nahi dugun Europa berri eta
ezberdin horren alde alternatibak proposatu eta konpartituko ditugu Europako Parlamentuan. Gure herritaren eta sektore sozialen borrokak Europako bihotzean txertatuko ditugu.

EHBilduren programa bere osotasunean irakurtzeko hementxe duzue webguneko lotura:  EHBildu programa 2014 . Edo zuzenean hemendik eskuratu dezakezue: programa euskaraz edo programa gazteleraz

 

http://www.youtube.com/watch?v=EYPzVXT-rJQ

www.ehbildu.net