Animalien zaintza arduratsua sustatzeko tailerra larunbatean, Aranerrekako zelaian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 9a, 10:20

Goizeko 11:00etan hasita. Tailer teoriko praktikoa izango da. Txakurren oinarrizko harremanetako arazoei erantzuteko teknikak eta irtenbideak irakatsiko dira. Hitzorduan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago Usurbilgo Udaleko Zerbitzuen Sailean. Hauxe da Udaleko telefono zenbakia: 943 37 19 51.

Animalien zaintza arduratsua sustatzeko Usurbilgo Udalak, Igeldo Txakur eta Katuen Etxearen laguntzaz egunotarako antolatu dituen jardunaldien baitan kokatzen da larunbateko hitzordua. Atzo arratsalderako, hitzaldia programatua zuten Potxoenean.