Astebete baino ez da falta, Usurbil Kirol Elkartearentzat historikoa izango den asteburuan murgiltzeko. Gogoan izan, senior neska eta mutilek igoera faseak jokatuko dituztela maiatzaren 16tik 18ra, non eta etxean, Oiardo Kiroldegian. Galiza, Asturias edota Kanariar irletatik etorritako eskubaloi talde desberdinen topalekua izango da Usurbil, astebete barru. Ikusmin handia eragingo du hitzorduak.
Aurretik ordea, eskubaloi neurketen beste jardunaldi baten atarian gaude. Lau taldeek etxean jokatuko dute larunbatean. Eta igandean, jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioak Oiardo Kiroldegian entrenatuko du. Hitzordu horretan, Usurbil Kirol Elkarteko bi kideek parte hartuko dute. Zumaian eta Zumarragan ere, entrenamendu saio bana burutuko dute jubenil nesken eta kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioek hurrenez hurren. Deialdiotara ere, eskubaloi taldeen bilguneko kide gehiago gonbidatu dituzte.
Asteburuko eskubaloi hitzorduen agenda segidan:
Maiatzak 10, larunbata
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Udarregi 5A.
11:00 Infantil mutilak, finalerdia: Amenabar A-Bidasoa Irun B.
12:30 Infantil mutilak, finalerdia: Ereintza A-Deca Elgoibar.
18:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Bera Bera.
Maiatzak 11, igandea
10:00 Jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumaiako Lubaki Kiroldegian. Parte hartzaileen artean, Usurbil K.E.-ko kide Ane Encina eta Leire Furundarena.
10:00 Kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian. Parte hartzaileen artean, Usurbil K.E.-ko kide Unai Legardi Araolaza.
12:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-La Bacaladera Hondarribia (Urnietako udal kiroldegian).
11:30 Kadete nesken Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioaren entrenamendu saioa Oiardo Kiroldegian. Parte hartzaileak:
USURBIL K.E.
Kadeteak: Estitxu Berasategi Ane Irazabal.
Infantilak: Eider Makazaga.