Igande honetan egingo da euskal presoen sakabanaketa amaitzea eskatzeko "Pilotakadaz pilotakada" elkartasun eta kirol ekimena, goizeko 11:00etatik aurrera frontoian:
Maiatzak 11, igandea
11:00 Mutil ekipoa palaz.
11:45 Nesken ekipoa palaz.
12:30 Pala egokitua.
13:15 Eskuz kanporaketak.
Partiden ostean, triki poteo solidarioa Kaxkoan.
Antolatzailea: Etxerat.
Etxerat-ek antolatu duen kirol ekimena Usurbilen bakarrik ez, Buruntzaldea mailan eskualde mailako txapelketa jokatuko da egunotan. Maiatzaren 10ean Hernanin, Lasarten eta Orion, maiatzaren 11n Usurbilen eta maiatzaren 18an Andoainen. Igandean frontoian jokatuko den txapelketari dagokion ohar bat; 13:15etatik aurrera jokatuko diren eskupilota kanporaketetan edonork parte har dezake. Interesdunek, aurrez eman behar dute izena, Aitzaga, Txiriboga eta Zendoia tabernetan jarrita dauden zerrendetan. Tantoa galtzen duena kanporatua izango da eta hurrengoa sartzen da jokora. “Bost finalista atera nahi ditugu bertatik, ekainaren 29an Gipuzkoa mailan egingo den jaian Usurbil ordezkatzera joan daitezen”.