Heldu da eguna, Izeberg taldekoen aurkezpen kontzertua 23:00etan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 10a, 09:00

Irudia: Ibai Arrieta.

"Azalera" estreinako disko berria aurkeztuko du Ixak Arruti, Antton Aranburu, Beñat Urteaga eta Jokin Irastorza laukoteak, taldearentzat ere aurkezpen eguna izango den kontzertu gauean. Larunbat honetan, maiatzak 10, 23:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean izango da. BH Roja eta Materia Gris taldeek ere joko dute. Eta amaitzeko, Dj Plan. Kontzertu gauerako sarrera doan. Elkartasun gaua ere izango da maiatzaren 10ekoa. Emanaldi gau honetan bildutako laguntza, Gambiara arropa bidaltzeko elkartasun ekimenera bideratuko baitute.

Gogoratu bestalde, Gaztea Maketa Lehiaketako bigarren faserako sailkatu dela Izeberg taldekoen abestietako bat, "Lehenengo ilaran". 25 finalisten artean, bosgarren postuan sailkatu da kanta hunkigarria. Abestiez, taldeaz mintzatu da Izeberg laukotea, aste honetako NOAUA!rako eskaini duen elkarrizketan: http://www.noaua.eus/aldizkaria/?magazine=527

Kontzertu bira
Larunbat honetan eskainiko du Izeberg taldeak, estreinako kontzertua Usurbilgo Gaztetxean. Egitekoak diren kontzertu biraren abiapuntua izango da:


Maiatzak 10, larunbata
23:00 Disko aurkezpena Usurbilgo Gaztetxean. Diskoak salgai, 5 eurotan. BH Roja, Materia Gris eta Dj Yaya. Sarrera doan. Kontzertu gauean jasotako laguntza, Ganbiara arropa bidaltzeko elkartasun ekimenera bideratuko dute.

Maiatzak 16, ostirala
20:00 Aurkezpen kontzertua Donostiako Doka kafe antzokian, Madeleine taldekoen emanaldiarekin batera.

Maiatzak 24, larunbata
23:00 Gau Beltza Aginagako Eliza Zaharrean: Su Ta Gar (“Bizirik gaude” diskoaren aurkezpena), Izeberg eta Legez Kanpo. Sarrerak 8 eurotan. Aurrez salgai: Aitzagan, Aginagako Arrate Egoitzan, Lasarteko Ilargin eta Orioko Kalakarin.

Maiatzak 30, ostirala
Lasarteko Zabaleta auzoko jaietan kontzertua eskainiko dute, Itzartu taldearekin.

Ekainak 20, ostirala
23:00 Kontzertua Kalezarko San Joan jaietan, beste talde batzuekin batera.