"Hiru" antzezlana 22:00etan Sutegin, Jexux Artzeren omeneko ekitaldiak amaitzeko

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 10a, 09:10




Maiatzak 10, larunbata
22:00 "Hiru" antzezlana Sutegin
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Edukia: Txaro, Mertxe eta Angelak ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamarkadetan, hain zuzen ikasketak amaitu zituztenetik. Lagun minak, separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bide eta esperientziei ekin zien arte. Tenore honetan, berrogeita hamarrak betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla, hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe. Berandu ote? Eta gustuko gizona aurkituko balute? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko balitu? Benetako familia bat osa lezakete... Amesturiko gizon-katxarroarekin egin dute topo eta galdera nagusia dator jarraian: "Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke?". "Hiru" antzezlana komedia zoro-dibertigarria da; arrakasta handiko ibilbidea egin du Txile, Puerto Rico, Costa Rica, Estatu Batuak eta Espainiako antzokitan.
Sarrerak: aldez aurretik 8 eurotan Lizardin, 10 eurotan egun berean Sutegin.

Antolatzailea:
 Jexux Artze Kultur Elkartea.