Astebete baino ez da falta, Usurbil Kirol Elkartearentzat historikoa izango den asteburuan murgiltzeko. Gogoan izan, senior neska eta mutilek igoera faseak jokatuko dituztela maiatzaren 16tik 18ra, non eta etxean, Oiardo Kiroldegian. Galiza, Asturias edota Kanariar irletatik etorritako eskubaloi talde desberdinen topalekua izango da Usurbil, astebete barru. Ikusmin handia eragingo du hitzorduak.
Aurretik ordea, eskubaloi hitzordu gehiago ditugu igande honetarako. Jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioak Oiardo Kiroldegian entrenatuko du, 11:30etatik aurrera. Hitzordu horretan, Usurbil Kirol Elkarteko bi kideek parte hartuko dute. Zumaian eta Zumarragan ere, entrenamendu saio bana burutuko dute jubenil nesken eta kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioek hurrenez hurren. Deialdiotara ere, eskubaloi taldeen bilguneko kide gehiago gonbidatu dituzte:
Maiatzak 11, igandea
10:00 Jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumaiako Lubaki Kiroldegian. Parte hartzaileen artean, Usurbil K.E.-ko kide Ane Encina eta Leire Furundarena.
10:00 Kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian. Parte hartzaileen artean, Usurbil K.E.-ko kide Unai Legardi Araolaza.
12:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-La Bacaladera Hondarribia (Urnietako udal kiroldegian).
11:30 Kadete nesken Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioaren entrenamendu saioa Oiardo Kiroldegian. Parte hartzaileak:
USURBIL K.E.
Kadeteak: Estitxu Berasategi Ane Irazabal.
Infantilak: Eider Makazaga.