Alicante taldeari etxean, Bidebietan, 32-18 irabazi ostean, Ligako txapeldun berria dugu Bera Berak 2013-2014 denboraldi honetan eskuratzen duten bigarren titulua da; martxoan, Kopa Txapelketa ere irabazi baitzuten. Zaletuekin batera, afari baten bueltan ospatu du taldeak erdietsi berri duen garaipena. Gogoan izan, bi usurbildar badirela Bera Beran; jokalarien artean, Esther Arrojeria eta entrenatzaile lanetan diharduen Martin Larrañaga. Zorionak!