Adi hurrengo hitzorduei!

UsurbilGureEskuDago 2014ko mai. 11a, 15:47

Hasteko, jakinarazi nahi dugu gaur zortzi, Sagardo Egunean, kaxkoan izango garela, metroak edo kamixetak erosi nahi dituztenentzat. Azken asteetan kamixetagatik hurbildutako asko joan dira esku hutsik neurri oso gutxi genituelako. Eta azkenean, berriak jaso ditugu: neurri berriak eta kolore berriekin! Hurbildu zaitez guregana igandean, 11:00etatik 14:00etara artean!

Dakizuenez, hilabete baino gutxiago gelditzen da dagoeneko ekainaren 8rako, eta hainbat gauza zehazten hasi behar dugu dagoeneko. Batez ere, autobusei dagokionez. Jende asko gara, autobus asko beharko ditugu, eta beraz, garrantzitsua izango da zuon laguntza, guztia ondo ateratzeko. Hitzordu berezi baten berri eman nahi dizuegu: maiatzaren 23an, ostirala, bilera informatiboa egingo dugu Sutegin, 19:00etan. eta egun horretan irekiko dugu autobusetan izena emateko epea. Ahal duzuenok agertu zaitezte. Gainera, bileraren ostean, "giza kate kalejira" egin nahi dugu herrian zehar, eta horren ostean jateko eta edateko zeozer izango dugu prest. Beraz, anima zaitezte!

Ez dugu lau haizetara ozen zabaldu oraindik, baina zerbait jakin nahi??? Gutxi, oso gutxi, falta zaigu Baietz 500! erronka betetzeko...

Larunbatean Donostian izan ginen giza katea osatzen.