165eko haur taldea osatu da, uztaileko Udajolaserako

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 12a, 12:09



177 haurrek eman zuten Udajolaserako izena, apirila hasieran apuntatzeko ireki zen epearen baitan. Murritzagoa izango da ordea, uztaileko aisialdi ekimenean parte hartuko duen gaztetxo kopurua. Guztira, Udajolaserako 4-12 urte arteko 165 haur taldea osatu da. Zergatia, maiatzaren 5etik 8ra ordainketak egiteko egin genuen deialdian dago. Apuntatuak zeuden 177 haurretatik, 165ek ordaindu zuten Udajolaseko plaza. 

Izen ematea itxita eta plazen ordainketa epea igarota, guraso bilera dator orain. Ekainaren 12an, 17:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan jarri dugu hitzordua, uztailaren 1etik 30era luzatuko den aisialdiko ekimenen inguruko argibideak eskaintzeko. Ohar bat, Udajolaseko egutegiari dagokionez; aipaturikoa, uztailaren 1ean abiatuko da aisialdiko ekimena, baina uztailaren 2an eta 3an, Santixabelak tarteko, ez da Udajolasik izango.