Udako kirol eskaintza zabala Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 12a, 12:05



Batetik, lineako patinen ikastaroa antolatu dute 8-12 urte arteko haurrentzat. 10 eguneko iraupena izango du, uztailaren 7an hasi eta 16an amaituko da. Ordutegia: 11:00-12:00. Prezioa, 35 euro. 

8-12 urte arteko gaztetxoentzako ekimen gehiago. Kirolarekin Jolasean antolatu dute. Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, hamabostaldi baterako (uztailaren 1etik 16ra edo uztailaren 17tik 30era, 115 euro) edo hilabete osorako (uztailaren 1etik 30era, 230 euro) izena ematen dutenek; igeriketan (waterpoloa, estiloak, lehenengo laguntzak...), herri kirolak (txingak, zakuak, lokotxak, sokatira...), pilota palaz, tenis, badminton, mendi bizikletekin irteerak, lineako patinajea, txangoak (hondartzara, mendira...). Taldeak gehienez 12 kidekoa izan beharko du, gutxienez zazpikoa. 

Uztailerako haur eta helduentzako ikastaroak ere antolatu dituzte Oiardo Kiroldegiko igerilekuan. Hobekuntza saioak helduentzat, 1-4 urte arteko haurtxoentzako ikastaroak, igeri hastapena 3-4 edo 5-6-7 urtekoentzat. Honez guztiaz gain, lehorreko ekintzak ere antolatu dituzte uztailerako. Mantentze gimnastika, pilates, zumba, aerobik eta spinning. Klaseak goiz nahiz arratsaldez. 

Ekimen guztion ordutegiak, hementxe kontsulta ditzakezue: uztaileko ikastaro eskaintza Kiroldegian
Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian: 943 372 498 edo kirola@usurbil.net