Aurten ere, uztaila eta abuzturako udako txokoak antolatzen ari dira Zubietan, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 3-11 urte arteko haurrentzat. Eskola Txikian burutuko da bi hilabeteko aisialdiko ekimena. Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean. Izen emateko epea irekita dago jada, maiatzaren 25era arte. Apuntatzeko orriak, ikastolan eta Barazar tabernan eskuratu daitezke. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarreko postontzian utzi beharko da izen emate orria. Kuota, izena emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da. Zalantza edo argibide gehiagorako: 636 719 301 (Josune) / 608 663 047 (Bakartxo).