50 urte bete dituen Usurbil Kirol Elkarteko kide, zaletu eta herritar zein udalerriarentzat oro har, aste berezi eta historiko batean murgildu berri gara. Ostiraletik igandera, maiatzaren 16tik 18ra jokatuko dira senior neska eta mutilen igoera faseak. Estatu mailako txapelketok Usurbilen ospatuko dira gainera, Oiardo Kiroldegian. Senior mutilek 2. nazional mailatik lehenengora eta senior nesken taldea, zilarrezko ohorezko mailara igotzeko lehiatuko dira.
Senior neskei dagokionez, Euskadiko txapeldunordeek, kanariarrak, galizarrak eta nafarrak izango dituzte aurkari. Senior mutilek, asturiarrak, kanariarrak eta galizarrak. Mutilen kasuan, Estatu mailako txapelketari loturiko sei sektore desberdin jokatuko dira maiatzaren 16tik 18rako asteburuan. Sektoreetako bat, "B" hizkiduna, Usurbilen. A sektorea Pontevedran (Galiza), C eta D Bartzelonan (Herrialde Katalanak), E Ciudad Realen eta F Granadan. Nesken kasuan, A sektorea Vigon (Galiza), B Usurbilen, C eta D Bartzelonan (Herrialde Katalanak), eta E eta F Valentzian. Hona hemen Usurbilen jokatuko diren partiden egutegia:
Senior neskak
Maiatzak 16, ostirala
Usurbil K.E.-C.D. Tahiche
S.D. Lagunak-BM. Rasoeiro
Maiatzak 17, larunbata
S.D. Lagunak-C.D. Tahiche
BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.
Maiatzak 18, igandea
C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro
Usurbil K.E.-S.D. Lagunak
Senior mutilak
Maiatzak 16, ostirala
Ucin Aluminio Usurbil- Pto. del Carmen
Ed Poio Artai-Cron. Base Oviedo
Maiatzak 17, larunbata
Ed Poio Artai-Pto. del Carmen
Cron. Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil
Maiatzak 18, igandea
Pto. del Carmen-Cron. Base Oviedo
Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai