Senior eskubaloi taldeen igoera faseak ikusteko sarrerak, aurrez salgai

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 12a, 14:06

Eskubaloi senior taldeek asteburuan jokatuko dituzten igoera faseak Oiardo Kiroldegira ikustera gerturatu nahi duzuenontzako sarrerak salgai jarriko ditu Usurbil Kirol Elkarteak. Sarrerok aurrez erostea gomendatzen dute. Adi salmenta egutegiari. Astelehen eta astearte honetan, Usurbil K.E.-ko bazkideek erosi ahalko dituzte sarrerak; asteazken eta ostegunean aldiz, edonork eskura ditzake txartelok.

Sarreren prezioa, 5 eurokoa izango da. eguneko eta fase bakoitzeko bi partida ikusteko:  

Sarreren salmenta:
-Maiatzaren 12an eta 13an: bazkideentzat.
-Maiatzaren 14an eta 15ean: denentzat.

Prezioak: 5 euro eguneko (mutilen bi partidak) eta 5 euro eguneko (nesken bi partidak).

Partiden ordutegiak:

Maiatzak 16, ostirala
Emakumezkoen 1. Maila
16:00 S.D. Lagunak-BM. Rasoeiro

17:45 Usurbil K.E.-C.D. Tahiche


Gizonezkoen 2. maila



19:45 Ed Poio Artai-Cronistar Base Oviedo

21:30 Ucin Aluminio Usurbil- Puerto del Carmen

Maiatzak 17, larunbata
Emakumezkoen 1. maila
10:30 S.D. Lagunak-C.D. Tahiche


12:30 BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.

Gizonezkoen 2. maila
17:00 Ed Poio Artai-Puerto del Carmen


19:00 Cronistar Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil

Maiatzak 18, igandea
Gizonezkoen 2. Maila
9:00 Puerto del Carmen-Cronistar Base Oviedo

10:40 Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai

Emakumezkoen 1. maila
12:50 Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

14:30 C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro