Luken Arkarazok, Beñat eta Joanes Txueka anaiek eta Jokin Irastorzak osaturiko taldearen zuzeneko grabaketa saio bat ikusteko aukera duzue, ostegun honetan, maiatzaren 15ean, 18:45etatik aurrera Donostiako Elkar estudioetan (Portuetxe, 88 bis). Elkar argitaletxeak eta Hamaika Telebistak antolaturiko saioan, 50 lagunentzako lekua dago. Zuzeneko grabaketa saioa bertatik bertara ikusi eta entzutera joan nahi duenak, aurrez eman behar du izena, elkarestudioasesioak.com atarian.
Hamaika Telebistak grabatuko du osteguneko saioa eta telebista kate berean ikusi ahalko da emaitza, ekainaren 20an. Usurbilgo taldeaz gain, egunotan Elkarretik pasako dira, Izaki Gardenak, Ezinean, Sei Urte, eta KEä taldekoak. Grabaketa saio guztiok ere Hamaika Telebistak eskainiko ditu, maiatzaren 30etik ekainaren 27ra, ostiralero.