Ostiralean EHBilduren ekitaldia frontoian. Hizlaria Joseba Alvarez. Guztiok gonbidatuak zaudete!

EHBilduUsurbil 2014ko mai. 13a, 10:06

 

Pasa den ostiralean Usurbilgo EHBilduk antolatuta 2014ko Europako parlamenturako hauteskundeetarako kanpainarekin ekin genion, udalak hauteskundeetarako jarritako paneletan kartelak jarriaz. Trikitixa eta pandero doinuekin lagunduz, jai giroan, Kaleberriko paneletara joan ginen usurbildarrak. Amaieran, dema plazan argazkia atera genuen. Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi!

 

Ostiral honetan ere beste ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Maiatzaren 16 honetan EHBilduren ekitaldia egongo da herriko frontoian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan, hizlari moduan Joseba Alvarez izango dugu. Usurbilgo EHBildutik bertara gerturatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.