Sagardo dastaketa gidatua eta afaria larunbatean Saizarren, Fernando Vadillo enologoarekin

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 13a, 14:39

II. Sagastiak Loretan ziklo betean gaude. Hiru hitzordu ditugu aste honi begira; batetik, San Ixidro Eguna ostegunean, igandeko XXXIII. Sagardo Eguna, eta bezperan, sagardo dastatze gidatua eta afaria antolatu da Saizar sagardotegian. Bertara joan asmo duzuenok, izena eman aurrez, Saizar sagardotegiko 943 36 45 97 telefono zenbakira deituta. Sagardoa dastatzen ikasteko hainbat argibide eskainiko ditu, hitzordua gidatuko duen Fernando Vadillo enologo ezagunak. Bere esanetan, gutxitan egiten dena, edaten ari garen sagardoaz hitz egiteko tartea hartuko da maiatzaren 17an.


II. Sagastiak Loretan
Maiatzak 15, osteguna

San Isidro Eguna
10:30 Meza Nagusia Salbatore Elizan.

Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian. Olaso eta Otamendi bertsolarien saioa.

14:00 Bertso-bazkaria Artzabalen, Olaso eta Otamendi bertsolariekin (txartelak salgai 25 eurotan Artzabal eta Alkartasuna Kooperatiban, maiatzaren 12ra arte).

18:30 Kalejira Usurbilgo erraldoi konpartsarekin.

Maiatzak 17, larunbata

Iluntzean,
 sagardo dastaketa gidatua eta afaria Saizar sagardotegian, Fernando Vadillo enologoaren eskutik. Afaria eta dastaketa, 25 eurotan. Izen ematea: 943 36 45 97. 

Maiatzak 18, igandea
XXXIII. Sagardo Eguna.

“Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak” erakusketa, Sutegiko aretoan.
11:30 Hasiera ekitaldia.

Baserriko, Labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.

17:00 Erromeria, “Ingo al deu” taldearekin  frontoian.


Arratsaldean, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Maiatzak 24, larunbata

10:30 
Sagastitik Botilara Sagardoa, bisita didaktikoa Aginagako Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze hamaiketako gidatua, Xabier Kamio enologoak gidatua eta Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariek girotua. Izen-ematea: Urdairan (943 372 691) eta NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321). 5 euro, eserleku mugatuak.

Ekainak 14, larunbata
9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Informazioa, Alkartasuna Kooperatiban: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com

Elkarlanean:

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak

Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba

NOAUA! Kultur Elkartea

Usurbilgo Sagastia E.M.

Usurbilgo Gaztetxea

Sagardoaren Unibertsitatea

Saizar eta Urdaira Sagardotegiak

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Bizi Sagardoa

Usurbilgo Udala