Osteguna, San Ixidro Eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 13a, 14:52



Baserritarren Eguna ospatuko da ostegun honetan, maiatzaren 15ean; San Ixidro Eguna. Urtero moduan, hainbat herritar bilduko da goizean mezetan. Eta gero, frontoi edo Dema plaza inguruetan; hamaiketakoa goxoa dastatu eta herri kirolen saioa ikusteko. Olaso eta Otamendi bertsolariek girotuko dute goiz partea, baita Artzabalen ospatuko den bertso-bazkaria ere. 




Erraldoiak kalejiran
Usurbilgo Erraldoien Konpartsako kideak kalejiran irtengo dira iaz bezala, San Ixidro Egunez, ostegun arratsalde honetan. Etziko eguneko ekitaldien zerrenda, hemen:

Maiatzak 15, osteguna

San Isidro Eguna

10:30 Meza Nagusia Salbatore Elizan.

Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian. Olaso eta Otamendi bertsolarien saioa.

14:00 Bertso-bazkaria Artzabalen, Olaso eta Otamendi bertsolariekin.
18:30 Kalejira Usurbilgo erraldoi konpartsarekin.