Txapelketaren nondik norakoak azaltzeko deitu du Usurbilgo Pilota Elkarteak, asteazken honetarako bilera, 19:00etan frontoian. 18 urtetik gorako emakume zein gizonezkoei zuzenduriko kirol ekimenean izena emateko epea ixtear da jada. Gizonezkoen mailako txapelketan, asteazken honetan bertan itxiko dute izen ematea. Emakumeen mailako lehiari dagokionez, maiatzaren 16an, ostiralez. Izen emateko, deitu 626 110 923 telefono zenbakira edo idatzi huizip@gmail.com helbidera. Apuntatzerakoan, ez ahaztu; bi pilotariren izenak eman behar dira. Lehiaketa sistema, bikote kopuruaren arabera erabakiko da.
Maiatzaren erdialdetik Santixabeletara luzatuko da pala txapelketa. Zehaztasun gehiago, segidan:
Gizonezkoen mailan:
-Txapelketa modalitatea: paleta gomaz.
-Partidak: astearte arratsaldetan, 19:30etatik aurrera.
-Izen emateko azken eguna: maiatzak 14, asteazkena.
Emakumeen mailan:
-Txapelketa modalitatea: teniseko pilotaz.
-Partidak: astelehen, astearte eta ostegunetan, 19:30etatik aurrera.
-Izen emateko azken eguna: maiatzaren 16a, ostirala.