Hizkuntza normalizazio eta zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen aldeko lanen esparruan elkarlana bideratzea da, gaur arratsaldean Usurbilgo Udalak eta Elhuyar Fundazioak sinatu duten hitzarmenaren xedea. Bi urtetarako sinatu duten akordio honen baitan, Udalak 10.000 euroko diru-laguntza emango dio, Osinalde industriagunean kokatzen den fundazioari. 2014ra begira, Elhuyarrek jasotako laguntza, "honako arloetan erabiltzea aurreikusten da: parte hartze prozesuetan aholkularitza lanetarako eta itzulpen-zerbitzuetarako". Usurbilgo udalak urteko ekarpenaren %30a Elhuyarrek eskaintzen dituen zerbitzuen truke erabiliko ditu.
Zientzia eta teknologiaren esparruan dibulgazio eta berrikuntza-jarduerak sustatzen ditu eta euskararen garapen osoaren bidean, aholkularitza, dibulgazio eta ikerketak egiten ditu Elhuyarrek.