Sarai Lizaso "El Conquistador" lehiaketatik, gaur gaueko Kontrako Eztarrira

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 15a, 10:52



Euskal Telebistako bigarren kateak astebururo eskaintzen duen "El Conquistador del fin del mundo" lehiaketa arrakastatsuko aurtengo edizioan parte hartu du Sarai Lizaso usurbildarrak. Amaiera bidean abentura realitya uztea erabaki zuen, Iñigo Egaña lehiakidearekin batera, bateratze fasean, "Purgatorioan" zirela, baina ahuleziak jota, lehia uztea erabaki zuten biek. "El Conquistador" 2014 edizioko lehiakide gazteena eta Iñigo Egaña, gaur gauean ETBko euskarazko katera gonbidatu dituzte, ETB 1-eko Kontrako Eztarrira saiora. Lehiaketan bizi izandako esperientzia azalduko du Saraik, gaueko 21:40etatik aurrera. EITB-tik iragarri dutenez gainera, saioko lan taldeak proposaturiko zenbait desafioei ere aurre egin beharko diete bi lehiakide ohiek.