Maiatzaren 24an ospatuko den Arrainen Migrazioen Munduko Egunaren harira, gai honi loturiko jardunaldiak antolatu dira datorren asterako Usurbilen. Helburu nagusi batekin, "gizartea ibaiak irekitzearen, arrain migratzaileak eta bere beharrak hobetzeko garrantziaz jabetzeko". Usurbilgo Udala, AZTI-Tecnalia, URA (Uraren Euskal Agentzia) , Gipuzkoako Foru Aldundia eta EKOLUR elkarlanean aurrera eramandako ekimen hau hiru egunez ospatuko da, maiatzaren 21, 23 eta 24an.
Oria izango du ardatz nagusietako bat, astebete barru abiatuko diren jardunaldiek:
Maiatzak 21, asteazkena
18:30-18:50: Euskal Herriko arrain migratzaileak. Iker Azpiroz. EKOLUR
18:50-19:10: Euskal Herriko arrain migratzaileek aurkitzen dituzten oztopoak eta konponbide posibleak. Darío Yecora (URA Euskal Ura Agentzia)
19:10- 19:30: Gipuzkoako ibaien konektagarritasuna hobetzen. Patxi Tamés (Gipuzkoako Foru Aldundia).19:30- 19:50: Oria Itsasadarreko KBEan burututako berristapen jarduerak. Jon Zulaika (Gipuzkoako Foru Aldundia).
Tokia: Potxoenea.
Maiatzak 23, ostirala
18:30- 18:50: Aingiraren bidaia sinestezina. Estibaliz Díaz eta Aizkorri Aranburu (AZTI-Tecnalia).
18:50- 19:30: Mahai-ingurua: Angula eta Oria: maitasun istorio zaharra.
Tokia: Potxoenea.
Maiatzak 24, larunbata
Maiatzak 24ean Orbeldiko presan, itsasaldiaren mugan dagoen aingira eta izokinentzat arrain pasabideari bisita egingo diogu. Bere funtzionamendua azalduko dugu, aurkitzen ditugun arrainak lagindu eta ur gora askatuko ditugu. Ondoren, frontoira joango gara non arrainen migrazioarekin lotutako umeentzat zuzendutako tailerrak antolatuko baitira: feltro-kisketak, origamia, makillajea eta koloratzea.
Antolatzailea: Azti-Tecnalia.
Partehartzaileak: Azti-Tecnalia; Uraren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.