Eguerdiko 14:00ak aldera izan da. Hala azaldu digu Udaltzaingoak. Bi pertsona sartu dira Usurbilgo BBVA bankuetxean, bietako batek eskopeta laburtua soinean, eta lapurreta burutu dute. Eskura zuten dirua ematera behartu dituzte bankuko langileak eta ospa egin dute gero.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira eta ikertzaileak aritu dira bankuetxe barrua aztertzen.