Maiatzaren 10erako deitu bezala, larunbat honetarako ere, hilaren 17rako, goizeko 11:00etatik 12:30etara ate irekien eguna antolatu dute Lanbide Eskolan. Bertaratu asmo duenak, aurrez erreserba egin behar du Lanbide Eskolara deituta: 943 36 46 00. Informazio gehiago: lhusurbil.com
Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko argibideak
Buruntzaldeko udalek eskualdean eta Gipuzkoan Lanbide Heziketa euskaraz egiteko dauden aukeren inguruko informazioa eskuorri batean argitaratu eta banatu dute, oraintxe ziklo aldaketa baten atarian diren gazteen etxeetara. 1996 eta 1998 urteetan jaiotakoei edo beste modu batera esanda, DBH eta Batxilergoko azken ikasturtean diren ikasleei. Eskuorriok Potxoenean ere jaso daitezke. Edo hemen duzue irakurgai: Lanbide Heziketa euskaraz