Harane futbol neurketen jokaleku izango dugu beste asteburu batez. Usurbil F.T.-ko taldeok jokatuko dute etxean, gehienek larunbatean:
Maiatzak 17, larunbata
9:30 Alebin neskak:
Udarregi 5A-Urnieta 5A
Udarregi 6A-Urumea B
11:00 Kadete neskak: Hernani Usurbil CD-Arizmendi K.E.
15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E.
Maiatzak 18, igandea
10:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Arrasate C.D.
Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioarekin jokatzeko deia
Usurbildik kanpo, kadete nesken Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioarekin jokatzera deitu dituzte Usurbil Kirol Elkarteko hiru kide; Estitxu Berasategi, Ane Irazabal eta Eider Makazaga (infantil mailan). Entrenamendu saioa, igandean, maiatzak 18, goizeko 9:15etatik aurrera, Orioko Kiroldegian.
Infantil nesken selekzioa aldiz, goizeko 9:00etatik aurrera entrenatuko da, Donostiako La Salle Kiroldegian. Hitzordu honetara ere, besteak beste, Usurbil Kirol Elkarteko bi jokalari gonbidatu dituzte; Elena Recondo eta Enara Egizabal.