Lehen astea bete duen Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan, bigarren ekitaldia deitu du EH Bilduk, ostiral honetarako, 20:00etan frontoian. Joseba Alvarez arituko da hizlari lanetan.
Kartel pegadarekin abiaturiko kanpaina
Kaxkoan zehar jarrita dauden paneletan eginiko lehen kartel pegadarekin abiatu zuen maiatzaren 9an Usurbilgo EH Bilduk, erdibidera heldu den hauteskunde kanpaina. Tritikilariek lagunduta osatu zuten herri erdigunean zehar egin zuten ibilbidea. Besteak beste, Usurbilgo Udalean koalizioak dituen udal ordezkariek parte hartu zuten; Mertxe Aizpurua alkateak edota Alaitz Aizpurua, Jone Urdanpilleta, Iñaki Ugarte, Joxe Ramon Furundarena eta Eustakio Arrojeria zinegotziek. Baita Foru Aldundian eta Madrilgo Diputatuen Kongresuan, Bilduk eta Amaiurrek hurrenez hurren dituen ordezkari usurbildarrek ere: Garbiñe eta Xabier Mikel Errekondok. Eta baita zenbait herritarrek ere. Dema plazan amaitu zuten hauteskunde kanpainako lehen ekitaldi amaieran, taldeko argazkia atera zuten guztiek. Hitzordu honekin, EH Bilduk Europako hauteskundeetarako aurkeztu duen hautagai Josu Juaristiri babesa adierazi zitzaion.