Heldu da eguna, senior eskubaloi taldeak mailaz igotzeko lehia betean gaurtik

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 16a, 13:00

      

Atzera kontua amaitu da. Orain, lehiarako erlojua martxan jartzea baino ez da falta. Ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen, historikoa izango den asteburu honi ekiteko. 50 urte bete berri dituen Usurbil Kirol Elkarteko bi senior talde, emakume eta gizonezkoena, lehiarako prest dira. Aurkariak ere, kanariar, asturiar edota galizarrak, gurean beharko dute honez gero. Oiardo Kiroldegia ere, espero den jendetza hartzeko prest. Eskubaloi festa handi baten lekuko izatera doa Usurbil, ostiral honetan hasi eta igandera bitarte. 

Meritu handiz heldu dira etxeko senior taldeak, maila igoera lortzera bidera dezaketen txapelketa honetara. Ez dago zalantzarik badutela zer ospatua jada. Baina gainera, asteburuko partidetan eskuraturiko emaitzak ezin hobeak badira, pentsa igandean zer gerta daitekeen; Sagardo Eguna are egun handiagoa izango da, Usurbilgo eskubaloiarentzat.

Ordura arte, aurretik, 48 orduko eskubaloi jaialdi handi bat dugu ate joka. Hasi dadila festa. Lehia abiatzeko, senior emakume eta gizonezkoen igoera faseei loturiko bina neurketa, gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Oiardo Kiroldegian;

Maiatzak 16, ostirala
Emakumezkoen 1. Maila
16:00 S.D. Lagunak-BM. Rasoeiro

17:45 Usurbil K.E.-C.D. Tahiche


Gizonezkoen 2. maila


19:45 Ed Poio Artai-Cronistar Base Oviedo

21:30 Ucin Aluminio Usurbil- Puerto del Carmen

Maiatzak 17, larunbata
Emakumezkoen 1. maila
10:30 S.D. Lagunak-C.D. Tahiche


12:30 BM. Rasoeiro-Usurbil K.E.

Gizonezkoen 2. maila
17:00 Ed Poio Artai-Puerto del Carmen


19:00 Cronistar Base Oviedo-Ucin Aluminio Usurbil

Maiatzak 18, igandea
Gizonezkoen 2. Maila
9:00 Puerto del Carmen-Cronistar Base Oviedo

10:40 Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai

Emakumezkoen 1. maila
12:50 Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

14:30 C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro



Benito Mujikari omenaldia
Asteburuko jardunaldi berezi honen baitan, hitzordu garrantzitsu bat. Usurbil Kirol Elkartearen ibilbidean ekarpen handia egin zuen lagun bat omenduko dute larunbatean; Benito Mujika Illarramendi. Senior mutilen igoera faseari loturiko bigarren jardunaldiaren baitan izango da. Partida eta partida artean. 17:00etan, Ed Poio Artai-Puerto del Carmen taldeek jokatuko dute. 19:00etan, Cronistar Base Oviedok usurbildarren aurka. Etxekoek jokatuko duten partida hau hasi aurretik omenduko dute Mujika.