Usurbilgo senior neskak irabazten, igoera faseko lehen neurketan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 16a, 19:23

Tahiche taldekoen aurkako partidan, usurbildarrak 14-11 irabazten zihoazela joan dira atsedenaldira. Etxekoak galtzen hasi dira partida, baina lehen zatiko une askotan berdinduta joan dira, une batzuetan markagailuan aurretik. Eta esandakoa, atsedenaldirako, markagailuan aurretik ziren Usurbil Kirol Elkarteko senior neskak.