Usurbilgo senior neskek 26-23 irabazi dute, eskubaloiko igoera faseko lehen neurketa

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 16a, 21:28

     

Senior neskek igoera faseko lehen neurketa irabazi dute; 26-23 azken emaitza. Zorionak! Partida berdinduta joan da minutu askotan. Galtzen hasi diren neskek ordea, buelta eman diote markagailuari eta neurketa irabazita amaitu dute. Aipatzekoa, partida hasi aurretik Tahiche talde aurkariko jokalariekin Usurbilgo neskek izandako keinua. Usurbil Kirol Elkarteko 50. urteurreneko liburu eta sagardo botila bana oparitu diete etxekoek, aurkariei. Hori bai kiroltasuna!!!!