NOAUA!ko Komunitatearen bidez, animo mezua helarazi nahi diete Usurbil FT-koek Usurbil Kirol Elkarteko kideei.
"Usurbil bezalako herri txiki batean kirolerako dagoen zaletasuna izugarria da. Honen adibide dugu azken asteburu hauetan kirolaren bueltan sortzen ari diren partida garrantzitsuak. Pasa den igandean Usurbil Futbol Taldeko jokalariek euren igoera eskuratu ondoren, USURBIL KE-ko jokalarien txanda heldu da. USURBIL FUTBOL TALDETIK ZORTERIK ONENA OPA DIZUEGU ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DEZUEN FASERAKO!!! ZORTE ON ETA ANIMO!!!!!!"
Igoera borobiltzera
Aurreko astean Ohorezko Mailara igo ziren Usurbil FT-ko senior mutilek, larunbat eguerdi honetan, 12:00etatik aurrera igoera hori borobiltzeko aukera izango dute. "Bi ligetako txapeldunek preferente mailako finala jokatuko dute larunbat honetan Zubietako futbol zelaian eguerdiko 12:00tan", NOAUA!ko Komunitate bidez, Usurbil FT-tik berri eman dutenez. Zorte ona opa diete gaurko jokalariei, lortu dutenagatik zoriontzearekin batera. Zaletuentzako esker hitzak baino ez dituzte, senior mutilei adierazi dieten babesagatik.
Hona hemen, asteburuan Haranen jokatuko diren neurketak:
Maiatzak 17, larunbata
9:30 Alebin neskak:
Udarregi 5A-Urnieta 5A
Udarregi 6A-Urumea B
11:00 Kadete neskak: Hernani Usurbil CD-Arizmendi K.E.
15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E.
Maiatzak 18, igandea
10:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Arrasate C.D.