27-27, berdinketa senior neska usurbildarren igoera faseko bigarren neurketan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 17a, 14:55

       
Berdinketa, senior neska taldekoen bigarren neurketa amaieran. 27-27 Rasoeiro taldekoen aurkako neurketan eskuratu duten azken emaitza. Partidan zehar, markagailuan aurretik joan dira usurbildarrak. Bigarren zatiko azken minutuetan ordea, aurkariak gerturatu zaizkie. Azken minutuan, 26-27 zirela, Rasoeirokoek azken tantoa eskuratu dute. Esandakoa, 27-27, senior neska usurbildarren bigarren jardunaldi amaieran. Bihar eguerdian, 12:50etan hasita, hirugarren eta azken partida erabakigarria, S.D. Lagunak taldekoen aurka. Aupa neskak!!!!!