Eskubaloiko igoera faseen azken egun erabakigarria, 9:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 18a, 06:50

Senior neska eta mutilek igoera faseetako azken neurketak jokatuko dituzte Oiardo Kiroldegian. Lehenbizi, gizonezkoen faseko bi partidak, 9:00etan hasita. 12:50etatik aurrera nesken txanda. Gogoa izan, fase bakoitzeko partidak ikusteko sarrerak Kiroldegian bertan eskura ditzakezue 5 euroren truke. Sari banaketak, fase bakoitzaren amaieran izango dira:

Maiatzak 18, igandea
Gizonezkoen 2. Maila
9:00 Puerto del Carmen-Cronistar Base Oviedo

10:40 Ucin Aluminio Usurbil-Ed Poio Artai

Emakumezkoen 1. maila
12:50 Usurbil K.E.-S.D. Lagunak

14:30 C.D. Tahiche-BM. Rasoeiro