Oviedo 23-22 Usurbil, igandeko azken neurketa erabakiorra izango da

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 17a

Lehia estua izan da. Gogor saiatu dira usurbildarrak, partidako azken segundura arte. Azken emaitzari erreparatu besterik ez dago, Oiardo Kiroldegian bizitakoa adierazteko; 23-22. Oviedok gol bakar bateko aldearekin irabazi die usurbildarrei. Taldeak, Kiroldegira bertaratu diren herritar eta zaletuen babes eta berotasun handia jaso du. "Usurbil!" oihukatuz agurtu dituzte senior mutilak.

          

Atzoko neurketa 34-24 irabazita, gaurkoa 23-22 galduta, ez da zalantzarik. Igoera fase honetako hirugarren eta azken jardunaldia erabakiorra izango da, dudarik gabe. Usurbildarrek ED Poio Artai taldekoen aurka lehiatuko da, bihar goizeko 10:40etatik aurrera. Lehenago, goizeko 9:00etan, senior mutilen igoera faseko eguneko lehen partida; Puerto del Carmen eta gaurko jardunaldia irabazi berri duen Cronistar Base Oviedo aurrez aurre, Oiardo Kiroldegian. Aupa Usurbil!