Eneko Balerdi eta Eneko Gil dantzarien saioarekin hasi da 2014ko Sagardo Eguna. Eguerdiko 11:30ak izango ziren frontoian den oholtza gainera igo direnean. Sagardoaren prozesua oinarri harturik, dantza saio ikusgarria osatu dute, Usurbilgo Sagardo Egunerako propio sortua. Bideo honetan jaso dugu dantza saioa, osorik.