Iragarritakoa bete da azkenean. Egun handia eta historikoa gaurkoa, Usurbil Kirol Elkarteko senior neskek ondo baino hobeto merezitako garaipena erdietsi baitute Oiardo Kiroldegian. Igoera fasea irabazi dute neskek!!! Zorionak!!! Aupa neskak!!! Lagunak taldekoen aurkako neurketa, 24-21 irabazi dute etxekoek. Hori gutxi ez eta, atezain eta jokalari onenaren sariak ere Usurbil K.E.-ko senior nesken taldeko bi kideek irabazi dituzte. Egun handia gaurko Usurbilgo eskubaloiarentzat. Ez da beheralakoan ahaztuko. Zorionak!!!
Senior nesken artean une hunkigarriak bizi izan dira, garaipena irabazi berritan. Baita Kiroldegira gerturaturiko zaletuen artean ere. Talde kideen lehen hitzak hemen: "Zorionak!"
Emaitzak
Igoera faseko bi neurketa irabazi dituzte senior neskek, eta bestea berdindu. Denboraldi osoan egin duten moduan, jokalari kopuru justuarekin. Zuena bai meritua!:
Maiatzak 16, ostirala: Usurbil K.E. 26-23 C.D. Tahiche
Maiatzak 17, larunbata: BM. Rasoeiro 27-27 Usurbil K.E.
Maiatzak 18, igandea: Usurbil K.E. 24-21 S.D. Lagunak