Ikastola Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 20a, 14:08



Ekainaren 1ean ospatuko den Ikastola Egunaren baitan, Udarregikoek herri bazkaria antolatu dute frontoian. Otordurako txartelak salgai daude gaurtik, ikastolako idazkaritzan. Helduen txartelak 15 eurotan,  ikasleentzat 7 eurotan. Hauxe, heldu eta gazteek dastatu ahalko dituzten menuak:

Helduentzat: paella, txerri-azpizuna onddoekin, postrea, edariak eta ogia, kafea eta kopa.
Haurrentzat: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta chips patatak, postrea, edaria eta ogia.
Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia egin ahal izateko.

Ikastolatik bazkaritara joateko deia luzatzen dute: "Ikastolako Artezkaritzatik bertan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu eta bazkarira etor zaitezten animatu!!!".

Kilometroak jaialdiari begirako Ikastola Eguna
Ikasleen jokoak, eskulan erakusketa, Haur Hezkuntzakoen jaialdia... Ekitaldi bete egun izango da ekainaren 1ekoa. Bestelako hitzorduen artean, ohar bat ikastolatik. 2015ean Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaialdiko prestaketa eta antolaketa lanetan parte hartzeko, izen emate mahaia jarriko dutela. 


Maiatzak 26, astelehena
16:30
LH 5 eta LH 6 mailetako ikasleen bertso jaialdia, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Maiatzak 28, asteazkena
18:30
HH5 eta LH5 mailetako ikasleen kantagintza saioa, Sutegiko auditorioan.

Maiatzak 30, ostirala
22:00
“Ondoko hilobiko tipoa” antzezlana Sutegin.
Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Iker Galartza. Sarrerak: 5 euro, egunean bertan salgai. Antolatzailea: Hitz Aho.

Ekainak 1, igandea: Ikastola Eguna
Goizean zehar, ikasleen jokoak, eskulanen erakusketa, Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdi.
Antolatzaileen mahaia, Kilometroak 2015 jaialdiko antolaketa lanetan laguntzeko izen emateko.
Eguerdian, herri bazkaria. Txartelak salgai Ikastolako idazkaritzan. Helduenak 15 eurotan, haurrenak 7 eurotan.
Dantzaldia arratsaldean.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.