Irudia: Donostiako Udala.
Donostiako Udalak, lotzeke zeuden Lasarte eta Zubietako bidegorriak lotu ditu. Bidegorrien erabilerak, bizikletak mugikortasunaren osagarri estrategikoa izan behar duela dio, hiriburuko udaleko mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk: “Iraganeko mugikortasun eskemetan bizi direnek bakarrik egin diezaiokete entzungor urtez-urte gorpuzten ari den errealitateari”. Bide honetan sakontzeko nahia agertu du Albizuk: “Udal talde batzuen fobiak fobia, Donostiako Udalak bizikletan ibiltzeko bide seguruak egitearen aldeko apustua egiten jarraituko du, eta mugikortasun politika iraunkorrean sakonduko duen bidegorri sarea hedatzeko ahaleginari eutsiko dio”.