Ostegunean zozketatuko dituzte, Txaramuntoko alokairu sozialeko etxebizitzak

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 20a, 17:53



Txaramuntoko alokairuzko 12 udal etxebizitzen zozketa ostegun honetan, maiatzaren 22an egingo da, eguerdiko 13:00ean Udaletxeko Areto Nagusian. Hala erabaki da dekretu bidez. Segidan dituzue xehetasun gehiago.

 

Alkatetzak, 2014ko maiatzaren 14an, 2014/0427 dekretuaren bidez, Txaramunto kalea, 2 etxeko udal jabetzeko 12 etxebizitza, bere garajeekin, alokairuan esleitzeko zozketan partehartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartu ditu eta alokairuzko etxebizitzen zozketa

 

Eguna: 2014ko maiatzak 22, osteguna

 

Ordua: Eguerdiko 13:00tan

 

Lekua: Udaletxeko Areto Nagusian

 

Usurbil, 2014ko maiatzak 15.

 

Alkateak,

 

Mertxe Aizpurua Arzallus