Ziur aski, dagoeneko irakurria izango duzue, bai Noauan, edo bai komunitate honetan, bilera garrantzitsua dugula ostiral honetan. Aldaketa txiki bat egon da, ordea: ez da Sutegin izango, baina bai inguruan, Mikel Laboa plazan bertan, 19:00etan. Bilera garrantzitsua da, ekainaren 8an Uharte-Arakilera joateko plana aurkeztuko baitizuegu. Horrez gain, eta ekainaren 1era bitartean, autobusez joateko izena emateko epea irekiko dugu. Ahal duzuen guztiok agertu zaitezte, hala errazagoa izango da zalantzak argitzea baita ere.
Gainera, hitz eman bezala, zerbait berezia egin nahi dugu. Bileraren ostean, giza kate kalejira txiki bat egitea gustatuko litzaiguke (eguraldiak utziko baligu), eta gero jatekoa eta edatekoa izango da. Beraz, animatu!
Berri oso on bat ere badaukagu zuekin elkarbanatzeko: Sagardo Egunean bete genuen 500 Baietz! erronka! Eta gutxi gelditzen da giza katearen egunerako, baina ezin genuen besoak gurutzatuta geratu: 600era goaz!