Santixabeletako helduen danborradako entsegu saioak, maiatzaren 27tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 21a, 12:28



Entsegu saioak astean bitan izango dira; astearte eta ostegunero, 20:00-21:00 artean Agerialden. Helduen danborradan parte hartu nahi duzuenok, lehenengo entsegu saio egunetik aurrera eman ahalko duzue izena, hau da, maiatzaren 27tik aurrera. Danborrada aurten, Santixabel bezperan ospatuko da, uztailaren 1ean. Arratsaldean eta baita gauez, afalostean ere. 

Txupinazorako proposamen bilketa
Maiatzaren 30era arteko tartea duzue buruari eragin eta zuen proposamena aurkezteko. Gogoan izan, uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren herriko festen txupinazoa nork jaurti, hauxe da erabaki behar duzuena. Jai Batzordeak usurbildarron esku utzi du iaz bezala, Santixabelei hasiera emango dien suziria pizteko ardura nori eman hautatzea. Zuen proposamenak, kultura@usurbil.net helbidera bidal ditzakezue. Bestela, Potxoeneara edo Sutegi udal liburutegira helarazi. Aipatu moduan, maiatzaren 30a baino lehen.

Azken urteotan, txupinazoa jaurti dutenen artean ditugu, Usurbilgo DYA, Atzegiko kideak, Usurbil Zero Zabor taldekoak... Iaz bezala, zuen proposamenen artean hautatuko dira 2014ko Santixabelen hasiera ekitaldiko parte hartzaileak.