Meazuriko bira egiteko izen emateko azken eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 21a

Igande honetan, maiatzaren 25ean Meazuriko bira egitea proposatzen dute Andatza Mendizaleen Kirol Taldetik. Asteazken hau duzue, irteerarako izen emateko azken eguna. Ekainaren 1ean bestalde, Arlaban-Araotz tarteko bidea egiteko gonbita luzatzen dute Andatza M.K.T.-tik. Bi txango hauei buruzko argibide gehiago, segidan:

Maiatzak 25, igandea: Meazuriko bira
Abiatzeko hitzordua: 8:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez. 
Ibilbidea: 3 ordukoa, 13,5 kilometro. 
Izen ematea: maiatzaren 21a baino lehen.
Prezioa: 8 euro bazkideek eta langabetuek. 10 euro, gainerakoek. Ordainketak: 2095 5069 07 1068489805.
Oharra: plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKTkoek izango dute.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza MKT.

Ekainak 1, igandea: Arlaban-Araotz
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: ia 6 ordukoa, 22 kilometro. "Arlabandik Araotzera bideratuko gara. Andarto (1.076 m) mendira igotzeko aukera izango dugu".
Izen ematea: maiatzaren 28a baino lehen.
Prezioa: 12 euro Andatzako bazkideek eta langabetuek. 15 euro, gainerakoek. Ordainketak: 2095 5069 07 1068489805.
Oharra: plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKTkoek izango dute.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.