Sagardo dastatze gidatua bertsolariekin, larunbatean Urdaira sagardotegian

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 21a, 14:30

XXXIII. Sagardo Eguna pasata, II. Sagastiak Loretan ekitaldi zikloaren amaierara heltzen ari gara. Oraindik ordea, bi ekitaldi ospatzeke ditugu. Bat, larunbat honetarako, maiatzaren 24rako dago antolatua, Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze gidatu berezia, goizez, hamaiketako baten bueltan eta bertsolariek girotuta. Xabier Kamio enologoak gidatuko du, Urdairako sagastietan abiatuko den bisita. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek girotuko dute ekitaldia. Lekua hartzeko, deitu aurrez Urdairara edo NOAUA!ra:

Maiatzak 24, larunbata
10:30 Sagastitik Botilara Sagardoa, bisita didaktikoa Aginagako Urdaira sagardotegian. Sagardo dastatze hamaiketako gidatua, Xabier Kamio enologoak gidatua eta Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariek girotua. Izen-ematea: Urdairan (943 372 691) eta NOAUA! Kultur Elkartean (943 360 321). 5 euro, eserleku mugatuak.

Ekainak 14, larunbata
9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. Informazioa, Alkartasuna Kooperatiban: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com

Elkarlanean:
Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak
Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
NOAUA! Kultur Elkartea
Usurbilgo Sagastia E.M.
Usurbilgo Gaztetxea
Sagardoaren Unibertsitatea
Saizar eta Urdaira Sagardotegiak
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
Bizi Sagardoa
Usurbilgo Udala